Manuel Carreiras, BCBLko zuzendari zientifikoa, “2019ko Ikerketako Sari Nazionala”

Albisteak, Gipuzkoa

Euskal zentroko zuzendari zientifikoaren ikerketa-lanak Zuzenbideko eta Ekonomia eta Gizarte Zientzietako ‘Pascual Madoz’ sari nazionala jaso du. Euskal zentroa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Miramonen

Espainiako saririk garrantzitsuena da zientzia-ikerketaren eremuan

Ikertzailea, halaber, Europaea Akademiako kide berri izendatu dute, ikaskuntza, hezkuntza eta ikerketa sustatzen dituen Europako erakundekoa

Manuel Carreiras Valiña Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko zuzendari zientifikoak 2019ko Ikerketako Sari Nazionala jaso du, Espainiako saririk garrantzitsuena da zientzia-ikerketaren eremuan. Zentroa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Miramonen. Zehazki, ikertzaileari Zuzenbideko eta Ekonomia eta Gizarte Zientzietako ‘Pascual Madoz’ sari nazionala eman diote.

Sari hori emateaz gainera, zeinak Donostiako zentroko zuzendariak bere karreran zehar eginiko ikerketa-lana aintzatesten baitu, Carreiras Europaea Akademiako kide ere izendatu dute, ikaskuntza, hezkuntza eta ikerketa sustatzen dituen Europako erakunde zientifikokoa.

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak sustatutako sarien epaimahaiak jakinarazi zuenez, BCBLko zuzendari zientifikoa “nazioarteko erreferentzia da hizkuntzaren prozesamenduaren eremuan, psikologia esperimentalaren eremuan”. Era berean, bikaintasuneko eta ezagutzaren transferentziako taldeak sortzeko duen gaitasuna nabarmendu dute. “Bere lanak gizarte-interes eta -eragin bikainak ditu”, esan du.

Aintzatespen garrantzitsu hori 1982an eman zen lehen aldiz, eta helburu du Espainiako nazionalitatea duten eta nazioarte-mailan esanguratsuak diren zientzia-eremuetan ageriko lana egiten ari diren eta zientziaren aurrerapenean, teknologiaren transferentzian eta gizatasunaren bilakaeran laguntzen duten ikertzaileen merezimendua aitortzea.

Hori horrela, BCBLko zuzendari zientifikoa ziur dago aintzatespen horren bidez Gipuzkoako Parkean zentroa 2008tik egiten ari den lana sustatuko dela. Orduan sortu zen zentroa: “Urte hauetan guztietan, neurozientzia kognitiboaren arloan ikerketaren nazioarteko erreferentziazko zentro finkatzea lortu dugu; horretarako, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren erabilera enpresa-egituraren lehiakortasuna eta euskal gizarte-garapena hobetzeko tresna gisa bultzatu, sustatu eta bideratu dugu. Sari horrek, zalantzarik gabe, norabide berean lan egiten jarraitzera laguntzen digu”.

Carreirasi ez ezik, sari nazional hau Valentín Fuster, Ángela Nieto, Susana Marcos eta Mercedes García-Arenali ere eman zaie.

Zientzia-ibilbide luzea

Donostiako zentroko ikertzailea eta zuzendari zientifikoa ikerketa-irakasle ere bada Ikerbasquen eta UPV/EHUko ikertzailea. Ibilbide luzea du ikerketaren eremuan, eta hizkuntzaren neurobiologian, psikolinguistikan, irakurketan, elebitasunean edo neurozientzia kognitiboan lan egin du, besteak beste.

Gainera, sari ospetsuak jaso izan ditu bere lanbide-ibilbidean, besteak beste: 2015eko Ikerketako Euskadi Saria edo ERC Advances beka, azken hori Europako Batzordeak ematen duen ikerketa-beka esanguratsuena eta esleipen onena duena. Gainera, nabarmendu behar da BCBL Severo Ochoa Zentroen Bikaintasuneko Espainiako Programaren eta zientzia-ikerketan bikaintasuna sustatzen duen María de Maeztu Bikaintasuneko Unitateen barruan dagoela.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk