Markel Olano eta Gipuzkoako enpresen ordezkaritza zabala protagonista izan dira aurrenekoz egin den Solasaldiak Parkean/Conversaciones de Parke topaketan

Gipuzkoa

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Gipuzkoako enpresen ordezkaritza zabala protagonista izan dira Solasaldiak Parkean/Conversaciones de Parke ekimenaren estreinaldian.

OLYMPUS DIGITAL CAMERALehenengo topaketa horretan elkarrizketa biziki aberasgarri eta interesgarria eman da parte-hartzaileen artean. Enpresa gipuzkoarrek euren kezka, iritzi eta iradokizunak helarazi dizkiote diputatu nagusiari; Olanok, bestalde, ekonomia- eta enpresa-gaien gaineko proposamenak aurkeztu ditu.

Solasaldiak Parkean/Conversaciones de Parke egitasmoarekin, Adegik eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak hasiera eman diote Gipuzkoako enpresen arteko topaketa sortari. Horiei esker ekonomia, enpresa eta instituzioen alorreko hainbat aurrendarik egungo gai garrantzitsuei buruzko ezagutzak, ikuspuntuak eta esperientziak elkartrukatuko dituzte.

Topaketen formatu berritzaileak, gainera, aukera ematen du konfiantzazko inguru batean elkarrizketa arin eta hurbilen bidez partaide guztien intereseko gaiak jorratzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk