Martín Fiz atletak Arabako Parke Teknologikoan runningeko entrenamenduak zuzenduko ditu

Araba

Arabako Parke Teknologikoan dauden enpresentzat martxan jarriko den kirol- eta gizarte-planaren testuinguruan dator ekimena

CartelA3ENTRENAMIENTOSMartxoaren 14tik aurrera, astelehen eta asteazkenetan, 13:00 eta 14:30 artean, Arabako Parke Teknologikoan lan egiten dutenek aukera izango dute ordubetez Parkearen ingurune pribilegiatuan korrika egiteko aprobetxatzeko, eta gainera, Martin Fizen eta haren profesionalen taldearen prestakuntzarekin eta aholkuekin egin ahal izango dute.

Ohikotasunez korrika egiten dutenek nahiz kirol horretan hasi berriak direnek hartu ahal izango dute parte entrenamenduan, parte-hartzaile bakoitzak neurrira diseinatutako programa izango baitu, duen esperientziaren eta baldintza fisikoen arabera.

Arabako Parke Teknologikotik lideratutako jarduera hau duela 3 urte Parkeak martxan jarritako proiektu sozialean sartuta dago; jarduera ludikoak eta kirol-jarduerak biltzen dira, Parkeko enpresen eta langileen artean harremanak sortzeko eta bertan jarduera profesionala garatzen dutenentzat balio erantsia dakarten aisialdiko espazio erakargarriak sortzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk