Tecnalia buru den nanomaterialen plataformak foro teknologiko garrantzitsu baten parte hartu du

Tecnalia euskal korporazio teknologikoa buru den material aurreratuen eta nanomaterialen Materplat plataformak, presentzia garrantzitsua izan du Malagan iragan otsaileko 10ean eta 11n ospatutako zientzia eta berrikuntzaren inguruko Transfiere foroaren azken edizioan

SPRI_innovacion_TecnaliaProiektuaren ordezkariak foro honen testuinguruan antolatutako zenbait ekintzatan parte hartu dute, esaterako, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko I+G+b saileko Estatu Idazkariak bultzatutako Grafenoaren Interplataformen Taldearen- GRAFIP inguruko bileran.

Bilerako ondoriorik nabarietako bat, grafenoaren Espainiako industria maila gorenean jartzeko 2016ko lan plana eratzeko beharra zehaztea izan zen. Materplat-eko idazkaritza teknikoak, esparru honetan aurrera egiteko ekintza zehatzen plan bat garatzeko ardura izango du.

Gainera, Materplat-eko ordezkariek ekonomia zirkularrari buruzko mahai inguruan parte hartu zuten, bertan metalen berreskuratzearen inguruko bere ezagutzak azaltzeko, baita Fabrikazio Aurreratuaren inguruko eztabaidan parte hartu ere.

Irakurten jarraitzeko