CIC bioGUNE biozientzien arloko ikerketa kooperatiborako euskal zentroak eta exosomak deritzen besikula zelularren ikerketan espezializatuta dauden Espainiako bederatzi erakundek REDiEX izeneko bikaintasunezko ikerketa-sarea sortu dute
Exosomen ikerketaren bitartez, medikuntza pertsonalizatuaren garapena bultzatzea da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako ekimen honen helburua. Besikula zelular horiek organismoko zelulen arteko informazio-trukearekin nola edo hala lota dauden gorputzeko ia edozein fluidotan aurki daitezke.
Gainera, exosomak hainbat prozesu fisiologiko eta patologikoren erregulazioan parte hartu eta zenbait gaixotasunen biomarkatzaileen eroale selektiboak dira.