Urkullu lehendakariak zuzenduko du “Mundura Begira-Mirando al mundo” deritzon jardunaldia, Euskal Nazioartekotze Partzuergoaren lehenengo ekintza bateratua, hiru foru ahaldunak tarteko direla

300 enpresa baino gehiago SPRI-ren kanpoko sare osoarekin bilduko dira Bilbon, Eusjadik bost kontinenteetako merkatuetan dituen negozio-aukerarik onenaz aztertzeko

mundura-begira-rueda-prensa-1-1Topaketa Euskalduna Jauregian antolatuko da martxoaren 16an, eta bertan, arreta berezia egingo zaie Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jo dituen bost merkatuei: Estatu Batuak, Mexiko, Txina, Alemania eta Hego Afrika, garapen-bideko herrialdea. Nazioarteko zazpi aditu ospetsu arduratuko dira euskal enpresentzat interesgarrienak diren merkatuetako joerak, datu makroekonomikoak eta ikuspegiak azaltzeaz. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Merkataritza Ganberek, ENPren eragileak diren heinean, enpresei zuzendutako nazioartekotze-programa guztiak biltzen dituen katalogo bateratua aurkeztuko dute. ‘Mundura Begira’ topaketan, enpresei zuzendutako Aholkularitza Esparru esklusibo bat ere antolatuko da, 50 herrialde baino gehiagotan espezializatuta dauden SPRIko eragileen parte-hartzeaz eta SPRIren kanpoko sareari atxikitako 15 bulegoen arduradunak tarteko direla, topaketa honetan propio parte hartzeko etorriko baitira Euskadira. Euskadik multi-lokalizatutako 150 enpresa ditu gaur egun, eta guztien artean 300 ezarpen produktibo baino gehiago dituzte kanpoko merkatuetan.

 

Irakurten jarraitzeko