Martxan da aurtengo Aula Parkes – Deusto Business School
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeek martxan jarri dute hirugarren Aula Parkes – Deusto Business School ekimena, Euskal Parkeen eta Deustuko Unibertsitateen arteko elkarlanari esker
Maiatzean eta ekainean, “Ekipoen liderrak, emaitzak hobetzeko” izenburupean, “aulako” parte-hartzaile guztiek hainbat trebetasun, gaitasun eta sinesmen garatuko dituzte taldeak zuzendu ahal izateko eta, hala, haien kolaboratzaileen talentua bultzatzeko.
Aurreko urteetako arrakasta eta “aulan” parte hartzeko dagoen eskaria ikusita, Euskadiko Teknologia Parkeek eta Deusto Business Schoolek euren arteko konpromisoari eutsi nahi izan diote, mailarik goreneko prestakuntza ez ezik, talentua eta lankidetzarako zein berrikuntzarako bestelako espazioak izateko aukera ere sustatzeko asmoz.