Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Arabako Teknologia Parkean Osasuna eta Emakumea izango ditugu hizpide
Asteazkenean, martxoaren 8an, ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Osasunari eta Emakumeari buruzko topaketa monografikoa egingo dugu Arabako Teknologia Parkean.
Joan den urtean onartutako eta ONUk bultzatutako Emakumearen, haurraren eta nerabearen Osasunerako Munduko Estrategian (2016-2030) ikus daitekeen moduan, emakumezkoak dira mundu mailako osasunaren oinarrietako bat.
Ondorioz, haien patologia nagusiak ezagutzea eta prebentzioan sakontzea funtsezkoa da. Topaketa horretan, eta profesionalen eskutik, emakumezkoen artean ohikoenak diren gaixotasunak landuko ditugu eta egin beharreko prebentzio-kontrolei buruzko gomendioa eskainiko dugu.
Ordutegia: goizeko 13:00etatik 14:00etara.
Lekua: Teknologia Parkeko Eraikin Nagusia.
EGITARAUA
13:00. Aurkezpena.
Miren Bilbao. Arabako Teknologia Parkeko zuzendari teknikoa.
13:10. Emakumeen artean ohikoenak diren gaixotasunak.
Rosa Martínez doktorea. Arabako eta Gipuzkoako IMQko zuzendari medikoa.
13:25. Prebentzioa: Emakumearen bizitzako etapa bakoitzean egin beharreko proba eta kontrol medikoak.
Gregorio Sancho Leza IMQko ginekologoa.
13:40. Galderak eta mahai-ingurua.
14:00. Topaketaren amaiera eta lunch.
IZEN EMATEAK
Dohaizko izen ematea 945 010 059ra deitzen edo alava@parke.eus en.