Mas Innovación Organizacional, “Gaitasun sozioemozionalei” buruzko ikerketa baten buru

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Mas Innovación Organizacional enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, ondoko ikerketa-proiektua abiarazi du: Gaitasun sozioemozionalak garatzeko tresna al dira lantaldeak?

Más innovacEgitasmoak helburu argia du, hots, metodologia egokiaz baliatuz baieztatzea talde-lanean gaitasun sozioemozionalak garatzen direla eta, horiei esker, taldeek modu erabakigarrian lan egin dezaketela taldearen helburua bideratuz, ezberdintasunak integratzen eta gainditzen ikasiz eta pertsonen arteko liskar arinak minimizatuz.

Proiektua diruz lagunduta dago %100ean eta Gipuzkoako 10 erakundek parte hartu ahalko dute soilik. Erakunde horietako bakoitzean bi talde eratuko dira, zeinetako bakoitzak erakundearentzako interesgarria den gai zehatz bat jorratuko baitu. Taldeek metodologiak ikasi eta taldean aritzeko tresnak jasoko dituzte, Mas Innovacióneko aditu baten gidaritzapean.

Maiatzera bitarte gauzatuko diren saioetan zenbait gai landuko dituzte, besteak beste, kalitate-tresnak eta prozesu-eskalak, rolen banaketa, arauak eta komunikatzeko moduak ezartzea, adostasuna erabakiak hartzerakoan eta gatazkak ebazteko sentsazioa.

Proiektuan parte hartzeko interesa duten enpresak Mas Innovaciónekin kontaktuan jar daitezke. Telefonoa/Faxa: 943 308 183. Posta elektronikoa: info@masinnovacion.net

Partekatu

Beste berri batzuk