Materialei buruzko Kongresuak Euskeraz diharduten adituak bilduko ditu uztaila hasieran Donostian
Ceit-IK4 eta Tecnun antolatzaile
Aurreko hiru edizioen arrakastaren ondoren (MZT I, MU, Arrasate, 2012; MZT II, Polymat, EHU, Donostia 2014; MZT III, Leartiker, Markina-Xemein, 2016), Ceit-IK4-k eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea-k elkarlanean Materialen Zientzia eta Teknologiaren alorrean euskaraz ospatzen den topaketa antolatu dute. Bertan, materialen zientzia eta teknologia nondik nora dabilen aztertuko dute alor horretan adituak diren ikerlariek uztailaren 2 eta 3an, Donostiako Tecnun-Nafarroako Unibertsitatearen eta Ceit-Ik4-ren instalazioetan.
Ekimen honek Euskal Herriko produkzio zientifikoaren eta teknologia berrien erakustoki bihurtzea du helburu. Bide batez, material aurreratuekin fabrikatutako produktu eta prozesu berritzaile zein adimentsuen sorrerarako behatoki eta eragile ere izan nahi du. Materialen Zientziari buruzko laugarren kongresu honek ikusgaitasuna eman nahi dio Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko talde osoak egiten duen lanari eta bertara gonbidatuta daude enpresak, enpresetako I+Gko unitateak, zentro teknologikoak, ikerketa kooperatiboko zentroak, oinarrizko ikerketakoak eta unibertsitateetako ikerkuntza taldeak.
Zentzu honetan, gai honi loturiko 100 bat lan inguru aurkeztuko dira ahozko hitzaldi eta posterretan. Biltzarrera entzule gisa joan nahi duenak dagoeneko zabilik du izen emateko aukera kongresuko webgunearen (http://mzt.eus/) bidez.
Web orria: http://mzt.eus/