METAPOSTAk 5 Ipad zozkatuko ditu 2011ko urriaren 13a baino lehen zerbitzuan alta hartzen dutenen artean

Araba

METAPOSTAk, Sareko postontzi elektronikoak, 16 gigetako 5 Ipad wi-fi, 5 e-book Samsung E-65 eta 8 gigetako 5 Ipod nano zozkatuko ditu urriaren 14an, urriaren 13a baino lehen Metaposta zerbitzuan alta hartzen duten pertsona guztien artean sistemak onartzen dituen edozein bide jarraituz (alta presentziala, online bankarekin edo ziurtagiri digitalaren bidez).

Gainera, ekaina bukatu baino lehen alta hartuz gero, zuzenean 500MB gehiago jasoko dituzu zure dokumentu-gordailuko kapazitatea handitzeko.

METAPOSTA “Euskadi Informazio Gizartean Plana”-ri atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten. Gainera, postontzi tradizionalaren papera hartzen du bere gain, gaur egun Metaposta sistemara atxikitako 18 entitateen komunikazioak interneten jasotzeko. Eusko Jaurlaritzak adierazten duenez, 300 entitate publiko eta pribatu baino gehiago Metapostaren igorle potentzialak dira.

Partekatu

Beste berri batzuk