Mexikoko ordezkaritza bik Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea bisitatu dute

IMG_5333 cEz da lehen aldia ordezkaritza mexikar batek Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea bisitatzen duela. Oraingoan, beste bi ordezkaritza etorri dira Euskal Parkeetara, bertoko garapen-, kudeaketa- eta berrikuntza-politikak ez ezik, 4.0 industriaren arloan egiten diren aurrerapenak ere ezagutzeko.

Itziar Epalzak (Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusia) eta Joseba Urbietak (Parkeko kudeatzailea) Parkeen egungo egoera aurkeztu diote Mexikoko Estatuko Garapen Ekonomikoko idazkariari: uneko hazkundea; azpiegiturak eta zerbitzuak; eta Parkeek Euskadiko ekonomiari egiten dioten ekarpena, aberastasuna eta enplegua sortzen baitute.

Bestalde, Amaia Bernarásek (Gipuzkoako Parkeko kudeatzailea) eta Raquel Ubarrechenak (Parkeen Sareko Negozio Garapen eta Marketineko zuzendaria) beste ordezkaritza mexikar bati harrera egin diote Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Desarrollo Económico del Estado de Chihuahua A.C. (DESEC) departamentuko lau ordezkari etorri dira, haien artean Sergio Ochoa presidentea eta René Chavira zuzendaria. Ordezkaritzak arreta berezia eskaini die Euskadin ezarritako kluster-politikei, eta zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan ditu Euskal Parkeak. Izan ere, erreferentziazkoak dira nazioan zein nazioartean, eta beste herrialde batzuek eredutzat dituzte garapenari edo ezarpenari dagokionez.