Midatech Biogune, garatzeko fasean dauden produktu sendagarriak ekoizteko akreditazioa lortu duen lehen enpresa da Espainian

Bizkaia

Bizkaiko Teknologi Parkean kokatua dagoen Midatech Biogunek otsailean lortu du garatzeko prozesuan dauden produktu sendagarrien ekoizle izateko baimena. Botiken Agentzia Espainiarrak emandako akreditazioa Mediatech-entzat guztiz garrantzitsua da nanopartikulen sorta klinikoak ekoiztu eta EE.BBetara kanporatu ahal izateko, bertan, bere bazkidea den MonoSol Rx-ak froga klinikoetan erabiliko den behin betiko produktua egingo duelarik.

Bi enpresek insulina matrailaren bidez eta terapeutikoki aktiboa den dosian transmititzeko gai den lehen formulazioa garatzen dihardute. MonoSol Rx-en teknologian oinarritua eta Midatech-ek nanopartikuletan duen teknologiarekin batera egindako txaplata bat da, II motako diabetea duten gaixoek ez ditzaten horrenbeste txerto erabili nanopartikulei insulina sartuz lortzen den tratamenduari esker. In vivo azken froga honek amaiera ematen die diabetea duten primateetan, 2010ean zehar, egindako ikerketa aurreklinikoei eta kontzeptua eraginkorra dela erakutsi du. Orain, bi bazkideek aurrera jarraitzen dute diabetearen tratamendurako I Fasea ikerketa kliniko batekin, 2011.ko bigarren hiru hilabetearen amaierarako aurrikusita dagoelarik.

Behin, toxikologiako arau frogak arrakastaz bukatu ondoren, hurrengo pausua aipatutako baimenaren lorpena izan da, honi esker Midatech Biogunek lortu duen estatuko lehen enpresa bihurtu delarik. Horretarako, otsailaren erdialdean, langilegoaren ezinbesteko ahaleginari esker emaitza onakin bukatu zen ikuskaritzan Ekoizpen Praktika Egokiei buruzko ezaugarri guztiak aztertu zitzaizkion.

Partekatu

Beste berri batzuk