Midatech Group-ek eta MonoSol Rx-ek lankidetza-hitzarmen bat adostu dute lamina fineko farmakoak emateko teknologiak nanopartikulekin biltzeko asmoz

Bizkaia

Midatech taldeak, nanopartikula sintetikoen ekoizpenean eta aplikazioan munduko aitzindaria denak, eta MonoSol Rx-ek, PharmFilm teknologiaren sortzailea eta disoluzio-laminako produktu farmazeutikoak ematean berezitua denak, beren elkarkidetzaren berri eman zuten PharmFilm entregatze-teknologia berriak eta horiekin biobateragarriak diren nanopartikulak batzen dituzten farmakoen formulazio berriak garatzeko. Midatech Group eta MonoSol Rx batera ikertzen arituko dira eta lamina fineko nanopartikula terapeutikoak emateko diseinaturiko medikamentugai berriak garatuko eta merkaturatuko dituzte. Ikerketa eta garapena

Midatech Biogune, S.L.-n gauzatuko da, Bizkaiko Teknologia Parkean, eta Baseleko (Suitza) instalazio berrian garatuko da. MonoSol Rx-ek Portagen (Indiana) duen instalazioa erabakigarria da bi jarduera bateratu hauei dagokienez.

Partekatu

Beste berri batzuk