Mintegi zientifikoak Inbiomeden egoitza berria estreinatzeko

Gipuzkoa

Donostiako Teknologi Parkeko Biokutxa eraikinean kokatu berri da Inbiomed, birsortze-medikuntzan eta ikerketan aritzen den fundazioa. Nazioartean ospe handia duten bost zientzilarik hartuko dute parte, maiatzaren 3tik 28ra egingo diren mintegietan.

Inbiomed Fundazioak mintegi interesgarriak antolatu ditu egoitza berriaren inaugurazioa ospatzeko; Donostiako Teknologi Parkeko Biokutxa eraikinean hartu du egoitza fundazioak eta bertan egingo dira mintegi zientifikoak maiatzaren 3an hasi eta 28 arte. Hauek dira mintegiotan parte hartuko duten zientzilariak:

  • Maiatzak 3, Luc Douay (Saint Antoine Ospitalea eta Pierre et Marie Curie Unibertsitatea, Paris).
  • Maiatzak 10, Manuel Serrano (Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala, Madril).
  • Maiatzak 17, Ihor Lemischka (Mount Sinai School of Medicine, New York).
  • Maiatzak 24, Ernest Arenas (Karolinska Institutet, Stockholm).
  • Maiatzak 28, Alfred L.Goldberg (Harvard Medical School, Boston).

Hitzaldi guztiak Biokutxa eraikinean egingo dira, Inbiomeden egoitzak dituen mintegi aretoetan, aipatutako egunetan eguerdiko 12etan. Jardunaldi hauen osagarri, arratsaldero 19:00tan Kutxa Arrasateko Kultur Aretoan egingo diren solasaldiak dira (Arrasate kalea 12, Donostia).
Mintegietan parte hartzeko komenigarria da aldez aurretik izena ematea, honako helbide honetara mezu bat igorriz: ntejados@inbiomed.org

Partekatu

Beste berri batzuk