Mizar Additivek eta Comherrek sinergiak batu dituzte, Aeronautikako fabrikazio gehigarriaren merkatua garatzeko

Albisteak, Araba

Mizar Additivek, Arabako Teknologia Parkean egoitza duen enpresak, eta Comherrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren lehentasunezko helburua da aerounatikaren sektoreko beren esperientzia entzutetsuak batzea eta sektore horretako enpresei industria gehigarria aplikatzen eta industria gehigarriaren ahalak erakusten laguntzea

Mizar Aditivek, fabrikazio gehigarriko ingeniaritzan lider den aldetik, aeronautikaren sektorearen aldeko apustuari eusten dio, eta sendotu ere egiten du. Sendotze horren adierazgarri da Fortus makinetan gaurdanik hegaldi-pieza termoplastikoen STRATASYS marka liderrak garatutako material guztiak izango dituztela.

Material horien artean nabarmentzen dira karbono-zuntza duten nylon berriak erabiltzen hastea, besteak beste, PEKK ESD SR-130 TPU edo Antero® berria. Termoplastiko tekniko horiek jada ospetsuak diren Ultem®1010 edo Ultem®9085 materialei batuko zaizkie. Hegaldiko piezak egiteko enpresek ziurtatutako materialak dira, hala nola Airbusek edo Boeingek.

Lankidetza horren helburu nagusia da enpresei teknologia gehigarria erabiltzen hasten laguntzea, produktuen eta/edo aplikazioen balioa sortzen urrats teknologiko bat eman dezaten.

Partekatu

Beste berri batzuk