MOBILDESK: Mugikortasunean lan egiteko espazioak PARKEETAN

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak zerbitzu berri bat jarri du abian, mugikortasunean lan egiten duten parkeetako erakundeetako profesionalentzat.

MOBILDESK doako zerbitzua da, eta haren helburua da profesionalen mugikortasuna erraztea. Izan ere, profesional horiek, lan arrazoiak direla-eta, konektagarritasuna duen lanerako espazio fisikoa behar dute Euskadiko beste toki batzuetan.

Espazioak partekatuak dira, eta Euskadiko parke teknologiko bakoitzean kokatuta daude. Parkeetan dauden enpresek beraiek eska ditzakete espazio horiek, erakundea dagoen tokiaz aparteko beste toki batean; horrela, erakundeetako profesionalek lanerako espazio gisa erabili ahal izango dituzte eskaturiko espazioak, lekualdatzen direnean behar izanez gero.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lanean jarraitzen du 2017-2020 epealdirako Plan Estrategikoarekin hartutako konpromisoan. Horrenbestez, Parkeen zeregina indartu egingo da Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren katalizatzaile nagusi gisa, eta enpresei behar besteko tresnak emango zaizkie haien proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

ZER DA?

  • Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresetako langileei laguntzeko ekimena da. Izan ere, lan arrazoiak direla-eta, profesional horiek une jakin baterako lanerako espazio fisikoa behar izan dezakete, beren enpresa dagoen parkeaz aparteko Sareko beste parke batean (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan).
  • Lanerako espazio partekatua da, eta, bertan, zerbitzu bera eskatu duten beste pertsona batzuekin batere egon daitezke, ala ez.
  • Doako zerbitzua da, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak kudeatzen du.

ZER EZ DA?

  • Bilerak egiteko espazio bat.

POSTUEN EZAUGARRIAK

  • Laneko mahaia, Parkeko wifirako sarbide librearekin eta doakoarekin.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Eskaerak gutxienez 2 lanegun lehenagotik egin behar dira.
  • Enpresa batek, ahal dela, ezingo ditu 5 egun baino gehiago eskatu hilabetean.
  • Erreserbak ohiko laneko ordutegi baten barruan egingo dira (8etatik 18etara), eta inoiz ez asteburuan edo jaiegunetan.
  • Aukeratzen den parkeak atzera bota dezake eskaera, baldin eta eskaturiko egunerako lanpostuak beteta badaude.
  • Eskatzaileak zerbitzua erabili ezin badu, erakundeari jakinarazi behar dio.

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk