Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eraikinean lanak gauzatzeko kontratua lortu du Ondoan konpainiak
Mondragon Unibertsitateak Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako eta instalazio-ingeniaritzan diharduen Ondoan euskal enpresa-taldea kontratatu du. Horren arabera, Goi Eskola Politeknikoko eraikin berrian –Garaia Berrikuntza Gunean dago– girotzeko eta suteen aurkako babeserako azpiegiturak ezarriko ditu. Esleipenak hainbat lan biltzen ditu, hala nola, girotzea eta ur bero sanitarioa jartzea, suteen aurkako babesa eta sotoetako aparkalekuen aireztatzea. Horretarako, sistema egokiak erabili dira instalazio bakoitzaren ezaugarrien arabera. Bi eraikinek osatzen dute 5.000 m2-ko azalera duen instalazioa.