Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek antolatutako PMP Ziurtapenerako programaren III edizioko 30 ikasleei Diploma banaketa

Bizkaia

Maiatzaren 28an, Innobasqueren egoitzan (Bizkaiko Teknologi Parkean) Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek abiarazitako PMP Ziurtapenerako programaren III. Edizioko 30 ikasleei diplomak banatu zaizkie.

Proiektuak zuzentzeko gaitasun profesionalerako Project Management Institute (proiektuen kudeaketarako nazioarteko arauak ezartzen dituena) erakundearen akreditazio profesionala lortzera zuzendutako programa da, nazioartean ospe handiena duen akreditazio profesionala hain zuzen ere. Euskadin programa hau baino ez dago.

Innobasque eta Mondragon Unibertsitea lankidetzan ari dira proiektuen zuzendaritza prestakuntzarako programa honen antolaketan; proiektuen kudeaketan eskarmentua duten eta unibertsitateko goi edo erdi mailako titulua duten profesionalei zuzenduta dago. Programa honek, PMP ziurtapena lortzeko azterkerako beharrezkoa den prestakuntza eskeintzen du eta ziurtagiri hau da munduko erakunde nagusiek proiektu zuzendariei eskatzen dizkien egiaztapena.

Diploma banaketa ekitaldian, 30 ikasleez gain, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko zuzendari Vicente Atxa, etengabeko prestakuntza arloko ikasketa koordinatzaile Xabier Sagarna eta programako irakasle Noemi Zabaleta, Juan Ignacio Igartua, Unai Apaolaza eta Aitor Goiti izan dira.

Partekatu

Beste berri batzuk