Musikaz jantzi da Bizkaiko Parkea, Parkea Musik Festen hirugarren edizioan

Albisteak, Bizkaia

1.600 pertsona baino gehiago bertaratu ziren 16 talde parte-hartzaileen emankizunetara, bai eta egun horretarako berariaz antolatutako eskaintza ludiko zabalera ere

 

Bi urtez Gipuzkoako Parkean egin ondoren, pasa den ostiralean, ekainaren 7an, Bizkaiko Parkeko Baserri Antzokian Parkea Musik Fest jaialdia antolatu zen; jaialdi paregabea da, zientzia- eta teknologia-ingurunean ospatzen delako ez ezik, artisten jatorriagatik ere, izan ere, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eratzen duten hiru Parkeetan finkatutako enpresetako langileak dira.

2016an, “Parkerako erronka bat” berrikuntza-ekimen irekiari esker, Ainhoa Mutiloa Ibermática enpresako langileak enpresetako langileek beren talentua agertoki baten gainean erakutsi ahal izateko musika-jaialdia sortzeko proposamena egin zuen. Horrela, 2017ko ekainean, Parkea Musik Fest antolatu zen, Gipuzkoako Parkean, eta oso arrakastatsua izan zen; arrakastatsua izan zen ere bigarren edizioan, Gipuzkoako Parkean bertan.

Hirugarren edizioan, jaialdia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Baserri Antzokian antolatu da; bertan, zortzi orduz baino gehiago izan dira musika eta jaialdirako berariaz paraleloan antolatutako jarduerak. 1.600 pertsona baino gehiago izan dira bertan.

Bi agertoki izan dira, eta Iker Villa telebistako artistak aurkeztu ditu parte hartu duten 16 taldeak. Taldeak hiru euskal parkeetakoak izan dira, eta, zehazki, honako enpresa hauetako langileak: CICbiogune, Light & Systems, Siemens Gamesa, LKS, Azti, Sisteplant, Ingeteam, Ibermática, Pyfesa, Satec, Ekasa, Aernnova eta Vodafone.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Baserri Antzokiak eta Parke Klubak antolatuta, jaialdia honako hauek babestu dute: Spri Taldea, Gaursa eta CaixaBank. Eta honako hauen lankidetza izan du: Bizkaiko Foru Aldundia, Zamudioko eta Derioko udalak, Tisa, Pádel Bizkaia, Asador Almiketxu Erretegia, Txorierriko Mankomunitatea, Butroi, Pich & Putt Derio, Emau, Wal Crossfit Deusto, Zuhaizti haur eskola, PitLane, Km0 Baserria, Lurgintza, OcioKart, Parasitec, Hazian kultur elkartea, Sushi Artist, Fundación Athletic eta Launa. Eskerrik asko horiei guztiei, bai eta parte-hartzaileei eta bertaratu zirenei ere. ESKERRIK ASKO!

ARGAZKI GALERIA

BIDEOA

 

Partekatu

Beste berri batzuk