Naturarengandik ikastea erabaki estrategikoak hartzeko

Araba

  • “Naturarengandik ikasi, zure enpresan erabaki estrategikoak hartzeko” izenburupean bildu dira biomimetikan interesa duten pertsona ugari.

Arabako Teknologia Parkeak “Naturarengandik ikasi, zure enpresan erabaki estrategikoak hartzeko” jardunaldia egin du, ondoko galderei erantzuteko asmoarekin: Modu eraginkorrean komunikatzen al zara zure erakundean? Ba al dakizu erabaki azkar eta zentzudunak hartzen ziurgabetasun-egoeretan? Ba al dakizu erakunde konplexuak kudeatzen?

Soluzio berritzaileak garatzeko asmoz diseinu, prozesu eta sistema naturaletan inspiratzen den diziplina da biomimetika eta horren bidez erabaki zuzenagoak hartzen ikas daiteke, lankidetzarako mekanismoak identifikatzen eta erabilgarri dauden baliabideak optimizatzen. Hori guztia, inurri-kolonia baten portaera, erlauntzena edo mangladien ekosistema behatuz. Giza-baliabide eta komunikazio arloetako arduradunentzat eta, oro har, bai euren enpresa bai euren inguruan kudeaketa eta komunikazio- zein lankidetza-kanalak hobetzeko interesa duten pertsona guztientzat zen jardunaldia.

Sergio Gonzalezek eta Imanol Oquiñenak emandako 3 orduko jardunaldiaren helburua izan da gainontzekoengandik ezberdina den sistema konplexu baten ezaugarriak identifikatzea, sistema konplexu baten azpian dauden estrategiak ulertzea eta baita proiektu nahiz erakunde konplexuak kudeatzen eta horren buru izaten jakitea ere.

Partekatu

Beste berri batzuk