Nazioarteko industriak Lanteken alde egindako apustua mantentzen du dagoeneko 16.000 bezero baino gehiago ditu

Araba

Konpainiak nazioarteko posizionamendua indartu du ekintza komertzialarekin eta berrikuntzarekin, eta ekoizpenera eta denborak murriztera bideratutako tresnak hobetu ditu

Equipo LantekBeste urtebetez, Lantekek, CAD/CAM/MES/ERP irtenbideak garatzen eta merkaturatzen liderra denak, bezeroen zorroa handitu du, eta horri esker, nazioarte mailan erreferente gisa zuen posizionamendua finkatu du. Gaur egun dagoeneko 16.000 enpresa dira Lantekek Arabako Parke Teknologikoan duen zentralean garatutako teknologian konfiantza dutenak. Teknologia hori 100 herrialde baino gehiagotan punta-puntakoak diren konpainiatan ezartzen da. Makina industrialak, ontziolak, automobilgintza, galdaragintza, eraikuntza metalikoak, siderurgia, altxatzea, klimatizazioa, altzairu metalikoak eta banaketa dira, besteak beste, Lantekek mundu mailako presentzia areagotu duen jarduera nagusiak. Gakoa: nazioartekotzearen aldeko apustua eta etengabeko hobekuntza eta berrikuntza. Izan ere, ekitaldi honetan multinazionalak negozioan % 15eko hazkundea izatea aurrez ikusten du, azken urteetan duen joerarekin bat eginez, krisi ekonomiko orokorra izan arren. Nazioarteko merkatuari dagokio Lanteken fakturazioaren % 88; izan ere, hainbat lekutan du presentzia: Europako punta-puntako herrialdeetan, Estatu Batuetan, Asian eta Latinoamerikan, besteak beste. “Lantekentzat estrategikoa da gure mundu mailako presentzia, baita askotariko merkatuetan mundu osoan lan egiten duten korporazio handien bidez metatzen joan garen esperientzia ere. Gure helburua orain fidelizazio-politikak sendotzea da, merkataritza-ekintza ahaltsuarekin eta hainbat herrialdetan mantentze-lanetarako kontratuak indartuta tresna berrien eta kanpainen bidez, gure talde komertzialak sendotzeko, eta horrek, aldi berean, bezeroen asebetetze mailan eragina izatea espero dugu”. Hala adierazi du Alberto Martínezek, Lantekeko zuzendari nagusiak. Modu paraleloan, Lantekek mundu osoan zehar ezartzen duen teknologian berrikuntza garrantzitsuak sartzen eta hobetzen jarraitzen du, norabide argiarekin: bezeroen produktibitatea hobetzea eta kostuak eta denborak murriztea.

Partekatu

Beste berri batzuk