Negozioa nazioartekotzeko logistikari buruzko hausnarketak IKASTEAM ekimenaren baitan

Gipuzkoa

IKASTEAM jardunaldia webGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta DHLk antolatuta, Zure negozioa nazioartekotzeko logistikari buruzko hausnarketak prestakuntza-jardunaldia egin zen joan den abenduaren 18an Parkeko eraikin nagusian.

DHL Express Iberiako Marketing eta Salmenten zuzendari Nixolas Mouzeren eskutik, negozioa nazioartekotzeko unean kontutan hartu beharreko elementuak ezagutzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek, garraioa eta logistika barne hartuta.

Parkeko Ikasteam – Trebakuntza eta Ikaskuntza Taldearen baitan antolatu zen jardunaldia, hain zuzen ere 2014ko Pilulak ekimenaren katalogoan sartzeko urrats bezala. Lan-taldearen baitan abiarazitako proiektu berritzaileetako bat da Pilulak, Tecnaliak bultzatutakoa, ezagutza aplikatu eta partekatzeko bide bezala, sinergiak sortzea erraztuko duen tresna, gaitasun profesionalak aktibatzeko kanala.

Ikasteam – Trebakuntza eta Ikaskuntza Taldea 2010.urtean abiarazi zen honako betebeharra finkatuz: Parkeko enpresen arteko lankidetza sustatzea pertsona eta antolakuntza gaitasunak egokitu eta berritzeko diziplina-anitzeko lan-taldearen bidez.

Ikasteamen helburuak honako hauek dira:

–          Ikaskuntzaren lankidetza eta mugikortasun estrategiak bultzatu.

–          Jakintzaren kudeaketa eta ikaskuntza programa/egitasmoen diseinu eta kudeaketa partekatuan, lankidetza eta trukerako harremanak ezartzea.

–          Pertsona eta talentuen kudeaketaren arloan, jakintza eta ikaskuntzaren transferentzia erraztea.

–          Partekatutako finantziazio proiektuetara sarbidea.

–          Trebakuntza hornitzaileei eta ikaskuntza aukerei buruzko informaziora sarbide bizkorra.

Partekatu

Beste berri batzuk