Deutsche Bank erakundeak eta Elkargik aliantza itxi dute, euskal enpresek mundu osoan egiten dituzten operazioei bermea emateko

Gipuzkoa

  • Deutsche Bank erakundeak eta Elkargi, Espainia osoan bakarra den akordio aitzindari hau lortu dute, esportatzen duten enpresei nazioarteko abalak mundu osorako garantiarekin eta lehentasunezko baldintzetan eman ahal izateko.

Deutsche Bank_Elkargi_webDeutsche Bank eta Elkargik erdietsi duten akordio honi esker, atzerrian negozioa duten enpresa esportatzaileek mundu osoko herrialde gehienetan euren abal teknikoak aurkezteko aukera izango dute, Deutsche Bank bezalako erakunde batek eskaintzen duen nazioarte mailako sendotasunarekin zein abalaren onespen ziurtasunarekin, hala nola enpresen finantzazioan liderra den Elkargi bezalako erakunde batek ematen dien garantia eta kaudimenarekin.

Aliantza honi esker, Elkargiko bazkideek euren nazioarteko proiektuetan hartutako konpromisoak bermaturik izango dituzte, Deutsche Bank erakundeak mundu osoan duen ospe finantzarioari esker eta gainera, lehentasunezko prezio baldintzetan egiteko aukera izango dute.

Aipatu akordioa Alfonso Allendek, Deutsche Bank erakundeko Enpresen Lurralde Zuzendariak (EAE, Nafarroa, Errioxa eta Aragoi) eta Pedro Oyarzabalek, Elkargiko Kontseilari Ordezkariak sinatu egin dute eta hitzarmenak berak agerian uzten duen moduan, egungoa bezalako testuinguruan arriskuak partekatzeko lankidetza formulak sortzea erabakigarria da, honi esker, enpresek dituzten behar errealei erantzuna ematen zaiolako.

Deutsche Bank eta Elkargi, jatorrizko herrialdeetako sektore publiko zein pribatuengatik euren nazioarteko abalak onartuak izateko zailtasunak dituzten eta esportatzaile diren enpresen esanetara jartzen dira.

Partekatu

Beste berri batzuk