NEIKER EAEn klima aldaketari ondoen egokituko zaizkion zuhaitz espezieak ikertzen ari da

Bizkaia

  • Ikerketa basogintzarako interesgarriak diren espezieetara zuzenduta dago
  • Hiru arboretum ezarri ditu –hainbat espezietako arbola sail– Bizkaiko Foru Aldundiaren mendietan kokatuta, Laukiz udalerrian (Bizkaia).
  • Ekimena Europako Interreg Espazio Atlantikoaren proiektuaren parte da, eta bertan lau herrialdetako 12 ikerketa zentro ari dira parte hartzen

NEIKER arboretoNEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak hiru arboreto moldatu ditu Bizkaian –hainbat espezietako arbola landaketak xede zientifiko edo didaktikoarekin–, zenbait zuhaitz espeziek Euskal Autonomia Erkidegoan etorkizunean egongo den klimara egokitzeko izango duten ahalmena ikertzeko helburuarekin. Helburua klima aldaketari aurrea hartzea da, eta bateko eta besteko espezieen portaera ebaluatzea, Euskadiko etorkizuneko klimarako ezaugarririk egokienak dituztenak hautatzeko, izan ere, egungoa baino beroago eta prezipitazio gutxiagokoa izango dela espero da. Ikertzaileek planteatzen dutenez, Europako fatxada atlantikoaren iparraldean dauden latitudeak etorkizunean gaur egun hegoaldeago daudenen antzekoak izango dira. Horrenbestez, lortzen diren emaitzak oso interesgarriak izango dira basogintzaren sektorerako, datorren egoera klimatikorako espezie eta jatorririk egokienak ezagutu ahal izateko eta, ondorioz, bere baso masak eraginkorrago eta produktiboago kudeatu ahal izateko.

NEIKER-Tecnaliaren ekimena Europako Interreg Espazio Atlantikoaren proiektuaren parte da. Horren izena da ‘REINFFORCE: klima aldaketara egokitutako basogintza’. Eta bere helburua da hainbat arboreto eta esperimentazio gune sortzea, arku atlantikoko basogintzaren sektorearentzat baliagarriak izango direnak bere baso masen kudeaketa klima aldaketara egokitzeko. EAE barruan, Hazi Fundazioak ere parte hartzen du ekimenean, eta bi arboreto ezarri ditu, bat Gipuzkoan eta bestea Araban.

NEIKER-Tecnaliaren arboretoak Bizkaiko Foru Aldundiarenak diren Laukiz udalerriko mendietan aldatu dira. Horietako bakoitza gutxi gorabehera bi hektarea zabal da, eta 2.200 arbola inguru jarri dira aztertzeko. Landatutako aleak basogintzarako interesgarriak dira 35 espezie interesgarriren hiru jatorritakoak dira gutxienez, eta horien artean aurkitzen dira Asiako espezieak, esaterako Cunninghamia lanceolataK –Txinan gehien dagoen koniferoa– edo libanoar zedroa, Afrikako Atlaseko zedroa, Amerikako haritza edo likidanbarra, Ozeaniako hainbat eukalipto, eta Europako haritz kanduduna edo basoko zein itsasoko pinua.

Hemendik aurrera, ikertzaileek hiru parametro nagusi aztertuko dituzte: hazkundea, egoera sanitarioa eta fenologia. Zuhaitzaren hazkundea eta garapena ingurunera eta klimara egokitzeko duen ahalmenaren araberakoak dira. Egora sanitarioa arbolak plaga, gaiz eta lehorteei dagokienez duen erresistentziari lotuta dago. Fenologia, berriz, landareen sasoikako manifestazioen azterketari dagokio (ernamuintzea, hostoak erortzea…). Teknikariek bateko eta besteko fase fenologikoak behartuko dituzte, parametro klimatikoekin erlazionatzeko. Fase horiek ezagutuz arbolak klimaren fenomenoen aurrean izango duen portaera iragartzeko balioko du, esaterako, izoztea dagoenean.

REINFFORCEk Erresuma Batu, Frantzia, Portugal, Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroa, Galizia eta Gaztela eta Leongo ikerketari lotutako 12 erakunde elkartzen ditu, landatutako basoetarako Europako Baso Institutuaren bulego erregionalak koordinatuta (EFIAtlantic). Zentro horiek, azken bost urteetan, 38 arboretoko sare bat eratu dute, Europako fatxada atlantiko osoa hartzen duena, Eskoziako Mulletik, iparraldeko muga gisa, Lisboako Tapada da Ajudako parke botanikoraino eta Segoviako Moral de Hornuez herriraino, hegoaldeko muga gisa. Sarean, halaber, Azore uharteetako bi landaketa sartzen dira, ikerketaren mendebaldeko muga ezartzen dutenak.

Ikertu behar diren 35 zuhaitz espezieen jatorria aukeratzeko etorkizuneko eszenatokia hartu da kontuan. REINFFORCE proiektua amaitu da, baina arboretoen monitorizazioa gutxienez 15 urtez egingo da. Epe hori amaitu eta gero, Europako arku atlantikoko eskualde bakoitzeko basogintzarako interesgarrienak diren espezieen zerrenda zehatza lortu ahal izango da.

Partekatu

Beste berri batzuk