NEIKER-Tecnaliak Latxa, Manex eta Euskal-Biarnotar ardi arrazen lehiakortasuna hobetzeko proiektu bat gidatuko du

Araba

Pirinioetako bertako esnetarako ardi arrazen biziraupena mehatxatuta dago, produkzio sistema intentsiboagoak dituzten beste arraza batzuk daudelako

OvejasARDI proiektuaren helburua hobekuntza estrategikorako programen kudeaketa komunean egitea da, Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoen lehiakortasuna handitzeko eta asentamendua eta ustiapena indartzeko. Egitasmoaren liderra NEIKER-Tecnalia da, eta bertako bazkideak Frantziatik INRA (Nekazaritza Ikerketako Erakunde Nazionala), IDELE (Abeltzaintzako Erakundea) eta CDEO (Departamenduko Ardi Aziendaren Zentroa), Nafarroako ASLANA (Nafarroako Latxa Arrazako Hazleen Elkartea) eta ARDIEKIN (Latxa eta Karrantzar arrazetako ardien Hautaketa eta Intseminazio Artifizialeko Zentroa).

Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoek –Latxa, Manex eta Euskal-Biarnesa– balio ekonomiko eta sozial handia dute, baina euren biziraupena mehatxatuta dago beste arraza batzuen presentziagatik, ekoizpen sistema askoz intentsiboak baitituzte.

ARDI proiektuaren bitartez, elkarlana ezarri nahi da Europako Erregelamendu Zootekniko berriaren babespean, 40 urte baino gehiago elkarren ondoan jarduten duten hautaketa programen desberdinen artean, eta arraza puruen hazleen elkarte bat eratu nahi da. Helburu estrategikoa da aurrera egitea Latxa eta Manez ardiak hautatzeko programen kudeaketa komunerantz.

Helburua lortzeko, mugaz gaindiko ikerketa, garapen eta berrikuntza ekintzak garatuko dira. Horien artean nabarmentzen da balorazio genetikoa lortzea, oraindik aztertu ez diren hainbat gai lantzea, eta Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Europako Elkartea sortzea (AECT), kudeaketa komunerako erakunde moduan. Proiektuaren bazkideek martxoaren 16an egin zuten lehen bilera, eta neurri txikiko populazioetan hautapen genomikoa ezartzeko dauden arazoak aztertuko dituzte, esaterako, Pirinioetako esnetarako ardi arrazetan. Ikerketa soziologiko eta parte hartzaileko teknikak erabiliz, abeltzainen iritziak ea helburuak hartuko dira kontuan.

Mugaz gaindiko lankidetza programa

NEIKER-Tecnalia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko erakunde publikoa ARDIren koordinatzailea da mugaz gaindiko lankidetzarako 2014-2020 POCTEFA proiektuen 2. deialdiaren barruan. Bertan, NEIKER-Tecnalia koordinatzaileaz gain, hauek parte hartzen dute: INRA (Nekazaritza Ikerketako Erakunde Nazionala), IDELE (Abeltzaintzako Erakundea) CDEO (Departamenduko Ardi Aziendaren Zentroa), ASLANA (Nafarroako Latxa Arrazako Hazleen Elkartea) eta ARDIEKIN (Latxa eta Karrantzar arrazetako ardien Hautaketa eta Intseminazio Artifizialeko Zentroa).

Proiektuaren aurrekontu totala 1.155.072 € da, eta POCTEFAk horien %65 laguntzen du diruz.

Partekatu

Beste berri batzuk