NEIKER-Tecnaliak patata laborea klima aldaketara nola egokitu ikertzeagatik saria jaso du Txilen

Araba

NEIKER-Tecnalia Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak sari bat eskuratu du FONTAGROren eskutik, klima aldaketan aurreikusitako baldintzetara, hau da, euri gutxiagora eta muturreko bero eta hotzetara, ondoen egokitzen diren patata geneak identifikatzeko egin duen CLIPAPA proiektuagatik.

Invernadero de producciÛn de semilla de patata pre-base, Neiker Tecnalia, Instituto de InvestigaciÛn y Desarrollo Agrario, Ganadero, Forestal y del Medio Natural, Arkaute, Alava, EuskadiPR: 7475MR: 7812FONTAGRO partzuergo bat da, hainbat herrialdek osatua, eta Latinoamerikan eta Kariben nekazaritza eta abeltzaintzako ikerketak eta berrikuntzak finantzatzea du helburu.Enrique Ritter Azpitarte NEIKER-Tecnaliako ikertzaile eta proiektuaren arduradun eta koordinatzaileak jaso zuen saria, Txilen.

Zehazki, CLIPAPA proiektuak etorkizuneko klima baldintzetara egoki moldatuko diren eta Latinoamerikako eskualderik txiroenetan patata landatzea bermatuko duten patata aldaera berriak sortzea du helburu. Izan ere, eskualde horietan, biztanleek tuberkulu horren menpe daude ia erabat bizirik irauteko eta beraien ekonomia bultzatzeko.

Horrez gain, gaur egungo patata barietateek lehorte handiagoetan eta tenperatura altuago eta baxuagoetan zer portaera izango duten jakitea ere lortu nahi du proiektuak.

FONTAGRO

FONTAGRO aliantza bat da, nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean ikerketa eta berrikuntza zientifiko eta teknologikoak finantzatzeko hainbat herrialdek elkarrekin eratua. Funts horrek pobrezia murriztu, nekazaritzako elikagai kateen lehiakortasuna areagotu eta baliabide naturalak modu iraunkorrean erabiltzen laguntzen du Latinoamerikan eta Kariben.

Funtsaren kide diren herrialdeak

Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Honduras, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

Partekatu

Beste berri batzuk