NEIKERek eta UPCk doan aztertuko dituzte mahastietan fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduak

Mahastizainentzako aukera handia da ikuskapen ofiziala egin aurretik beren makineriaren egoera ezagutzeko

Azterketak Bastida, Villabuena, Guardia eta Eltziegon egingo dira

Ekipamenduak egoera onean edukitzeak ingurumena zaintzen eta ekoizleei dirua aurrezten laguntzen du

NEIKER 1 viñedos (1)Mahastizainei laguntzeko eta ingurumena zaintzeko helburuarekin, NEIKER-Tecnaliak mahastietan fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduak doan aztertzeko kanpaina bat egingo du Arabako Errioxan. Azterketek makineriaren egoera zehatz-mehatz ezagutzeko balioko dute, derrigorrezko ikuskapen ofiziala pasatu baino lehen.

Aurreko jardunaldietan lortutako arrakastaren ondoren, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko teknikariek (UPC), Emilio Gilek gidatuta, eta NEIKERekin lankidetzan, ekipamenduen egoera aztertuko dute urtarrilaren 25etik 28ra eta otsailaren 8tik 11ra, Bastida, Villabuena, Guardia eta Eltziego herrietan. Ikuskapena oso aukera ona da ekoizleentzat, beren makineria hobeto ezagutzeko eta egon daitezkeen gabeziak zuzentzeko eta, ondorioz, ikuskapen ofiziala zuzen gainditu ahal izateko.

Ikuskapen jarduera Europako Life-Fitovid proiektuaren barruan kokatzen da. Mahastizainentzako laguntza teknikoa izateaz gain, ikuskapenek ingurunea zaintzen ere laguntzen dute, helburua mildiu eta oidio gaitzak kontrolatzeko erabiltzen diren aplikazio fitosanitarioen kopurua murriztea baita.

Espezialistek ekipamenduak beti egoera ezin hobean edukitzea zein garrantzitsua den jakinaraziko diete erabiltzaileei, tratamenduaren punturik onena lortzeko eta jitoak ahalik eta gehien saihesteko. Horrenbestez, tratamenduak zuzen eta dagokien neurrian aplikatzen badira, ingurumenera egiten diren igorpenak murriztu egiten dira, eta onura ekonomikoa ematen die mahastizainei.

Azterketak egiteko lekuak mugatuak dira eta 945 12 13 13 telefonoan edo info@neiker.net helbide elektronikoan erreserbatu daitezke.