NEIKERek gomendatzen du ongarri nitrogenaturik ez erabiltzea Bizkaiko eta Araba iparraldeko radiata pinuaren landaketetan

Araba

NEIKER suelo pinosNeiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazi asmorik gabeko sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoena. Gomendioa azken urteotan aipatu eskualdeetako baso masa produktiboetan jasotako 1.500 lur lagin baino gehiago analizatu eta gero eman da. Azterketatik ondorioztatzen da nitrogeno gabezia izateko probabilitate duten guneak urriak direla eta, beraz, ez dela egokia ongarri nitrogenatuen erabilera orokortzea. Ikerketa zentroko adituek lurra ongarritu aurretik lurraren ezaugarriak laborategian analizatzea proposatzen dute eta, edonola ere, uste dute ongarriak emateko orduan hobe dela fosforo eta magnesio proportzio egokia mantentzea. Ikerketan atera den ondorioetako beste bat da radiata pinua hartzen duten lurrek materia organikoko balio baxuak dituztela.

Basogintzaren sektoreari landaketen kudeaketan laguntzeko xedearekin, zentro teknologikoak mapa batzuk landu ditu Bizkaikoan eta Arabako Kantauri aldeko nitrogeno, fosforo eta magnesioaren presentziari buruz, eta beste mapa ere landu dute gune jakin bakoitzerako eman beharreko ongarrien kantitateei buruzko gomendioekin.

Ongarri nitrogenodunen aplikazioak arbolen hazkundea areagotzen du, baina NEIKER-Tecnaliak ez du aztertutako eskualdean horiek erabiltzea gomendatzen, Euskadi bezalako herrialde industrializatu batean atmosferatik iristen den elementu horren kantitateak handiak direlako (adibidez, euriarekin). Gainera, zentro teknologikoko Baliabide Naturalen Kontserbaziorako Departamentuko espezialisten iritziz, nitrogenoa emateko egin beharreko ordainketa handia da, ondorioak ekar ditzakete ingurumenari begira eta, gainera, arboletan ahuldadea eta malformazioak eragiten ditu.

Lurra analizatzea ongarriak eman aurretik

Fosforo bidez ongarritzea, berriz, aztertu den eremu ia osorako gomendatzen da, lagungarria izan daitekeelako radiata pinuaren landaketetan errendimendu handiagoak lortzeko. Ongarriaren dosia lursail bakoitzerako egokia izan behar da, NEIKER-Tecnaliaren mapetan ezarritako gomendioen arabera.

Magnesioaren presentziak ezaugarri bereziagoak dakartza. Gune batzuetan gabezia nabarmenak daude, eta beste batzuetan, elementu kimiko horren gabezia egoteko probabilitate handia eta txikia dago aldi berean. Kontraesan horrek agerian jartzen du tokian bertan hartutako laginak laborategian analizatzea beharrezkoa dela, ongarritzeko proposamen egoki bat egin ahal izateko.

Gomendio orokor moduan, espezialistek diote dosi egokietan fosforoarekin ongarritzeak, eta magnesioarekin gune jakin batzuetan, radiata pinuaren sustraitzea hobetzen duela eta arbolek ezin hobeto hazteko ahalmen handiagoa dutela lurretik beharrezko beste nutriente batzuk hartzeko. Edonola ere, baso masen nutrizio iraunkorra proposatzeko biderik egokiena lur laginak hartzea da, ongarritzeak produkzioari lagunduko diola aurreikusten den lursailetan. Laginak aztertu eta gero, zehatzago kalkulatu ahal izango da ongarriak erabiltzea egokia den ala ez.

Kudeaketa integrala eta iraunkorra

Ongarritze egokia kudeaketa integral eta iraunkor baten parte izan behar da. NEIKER-Tecnaliak baso masa produktiboak ezartzearen alde egiten du, zeinean lurra kudeatzeak eta emankortasuna eta klima aldaketa arintzeko duen ahalmena mantentzeak gestio planen zati garrantzitsua izan behar duten. Euskal lurren ezaugarriak dira degradatzeko arrisku handia izatea, nutriente gutxi eta materia organikoko eduki gutxi. Zehazki, analizatutako 1.500 lur laginetatik %70ek materia horren balio oso baxuak zituzten, eta hori beharrezkoa da lurraren biodibertsitatea eta baso masek ematen dituzten zerbitzuen zati handi bat mantenduko bada. Halaber, aztertutako lursailek buztin eta lokatz askoko egitura zeukaten eta, ondorioz, trinkotzeko arrisku handia dute. Aipatutako ezaugarriei gehitu behar zaie lurralde euritsua eta malda pikoak dituena dela, eta, horregatik, lurra erosionatzeko arriskua oso handia da. Beraz, ezinbestekoa da baso lur produktiboen kudeaketa iraunkorra egitea.

Bizkaiko eta Araba iparraldeko lurraldearen ezaugarrien ondorioz, beharrezkoa da lurreko materia organikoa eta humusa mantentzea –orbelak eta beste gai organiko batzuek osatutako ongarri naturala–, eta bereziki zaindu behar da lurra aprobetxatzeko eta prestatzeko lanak egiten dituen makineria. Makineria egoki erabiltzeak aurrezpen ekonomiko handiak eragiten ditu ongarritan, eta, gainera, lurrak eta ubideak degradatzea galarazten du.

Neiker-Tecnalia, erreferentziazko zentroa lehenengo sektorearentzat

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazi asmorik gabeko sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoena. Zentro teknologikoak I+Gko helburu hauek lortzeko konpromisoa dauka: nekazaritzako ekoizpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketa teknologia berriak garatu eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate baldintzak betetzea.

 

Partekatu

Beste berri batzuk