NEIKERek nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa sarituko du

Albisteak, Araba, Bizkaia

Urtero sustatzen ditu zientzia eta teknologiari lotutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duten CAF-Elhuyar sariak

 

NEIKER sari bereziaren bosgarren edizioa da, eta 2.000 euroren zenbatekoa dauka

NEIKERek nekazaritza-abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako artikulurik onena sarituko du, CAF-Elhuyar sarien esparruan, lehiaketaren helburua izanik gai eta ikerketa zientifiko eta teknologikoen euskarazko lanen zabalkundea sustatzea.

CAF-Elhuyar lehiaketaren aurtengo lema da Ezagutza da txertoa. Sari berezi horren filosofia guztiz bat dator NEIKERen helburuarekin, ezagutza zientifikoa eta irtenbide transferigarriak garatzeko, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintza sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.

NEIKER sari bereziak bosgarren edizioa betetzen du, eta jatorrizko dibulgazio artikuluen eta kazetaritza zientifikoaren kategorietan aurkeztutako lanen artean aukeratuko da, eta, ondorioz, gerta daiteke artikulu irabazlea beste kategorietako batean ere saritu izana izatea.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke:

https://www.elhuyar.eus/media/content/files/CAF-Elhuyar2021%20Oinarriak%281%29.pdf

CAF-Elhuyar lehiaketak jatorrizko dibulgazio artikuluak saritzen ditu gainerako kategorietan. Dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako artikuluak aitortuko dira. Azpikategoria horietako bakoitzean, egileak 2.000 euroko sari bat eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.

Kazetaritza zientifikoaren atalean, lan irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.

Halaber, CAF-Elhuyar sariek sorkuntzarako bi beka emango dituzte, “Zientzia gizartean” lemapean. Kategoria horretan onartuko diren proiektuen helburua izango da zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko interakzioa erraztea. Hautatutako proiektuaren egileek 5.000 euroko laguntza bat jasoko dute aurkeztutako lana garatzeko, baita eskultura bat ere.

Lanak 2021eko otsailaren 12aren aurretik aurkeztu behar dira, helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus

NEIKER eta Elhuyar hitzarmena

Saria NEIKERen eta Elhuyar Fundazioaren artean ikerketaren arloan euskara sustatzeko 2016ko uztailean hasi zen hitzarmenaren parte da. Bi erakundeen arteko hitzarmenean sartzen dira nekazaritza sektoreari lotutako hiztegi espezializatu baten garapenean laguntzea, NEIKERek Zientzia Azokan parte hartzea, gazteei sektoreari buruzko ikerketa helarazteko, eta aipatutako NEIKER sari berezia, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk