NEIKERek nekazaritzako produktuak emango dizkio Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioari

Bizkaia

Bi erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur

NEIKERek eta FEBALek elikagaiak jasotzeko kanpaina bat egingo dute Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campusean kokatuta dauden enpresa guztien artean

neiker-banco-alimentos-01Krisiak gehien erasan dituen pertsonak egoki elikatzen laguntzeko helburuarekin, NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, bere ikerketatik eratorritako nekazaritza soberakinak Euskadiko Elikagaien Banku Federazioari (FEBAL) emango dio. Horrela, erakunde publiko honek, bere gizarte erantzukizun korporatiborako konpromisoari edukia eta balioa emanez, modu aktiboan eta borondatez lagundu nahi du gizartea, ekonomia eta ingurumena hobetzen.

NEIKER Eusko Jaurlaritzako gaur egungo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mende dagoen sozietate publikoa da, eta horren Landare Ekoizpeneko eta Animalia Ekoizpeneko Departamentuen bitartez, hainbat ikerketa jarduera egiten ditu, urtero nekazaritzako soberakin ugari sortzen dutenak; hain zuzen ere, produktu horiek Euskadiko Elikagai bankuen Federazioari emango zaizkio (FEBAL), horrek bere xede sozialaren helburuak lortu ahal izan ditzan laguntzeko.

Lankidetza Josu Ezkurdia NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusiak eta Jose Andres Gabilondo, Arabako Elikagaien Bankuko zuzendariordeak gaur izenpetu duten hitzarmenaren fruitua da. Hitzarmenerako aurreikusi den iraupena urte batekoa da, hurrengo urteetan luzatzeko aukerarekin. Zentro teknologikoak nekazaritzako produktuak emango ditu, hala nola patatak, tomateak, piperrak eta kipulak, besteak beste.

Euskal ikerketa zentroak FEBALi emango dion nekazal soberakinen artean NEIKEReko ikertzaileek ihaz sortu zuten patata barietate berria dago. Barietate berri hau dagoeneko merkaturatuta dago eta “Miren” du izena, gainera obalatua da eta azal oso mehea izateagatik bereizten da.

Neiker-Tecnalia, erreferentziazko zentroa lehenengo sektorearentzat

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua, irabazi asmorik gabeko sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoena. Zentro teknologikoak I+Gko helburu hauek lortzeko konpromisoa dauka: nekazaritzako ekoizpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketa teknologia berriak garatu eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate baldintzak betetzea.

Partekatu

Beste berri batzuk