Neutroien Iturrirako hautagaitzak bere nazioarteko kontaktuak areagotu ditu
ESS-Bilbaoko talde bat atzo bildu zen Japonen eraikitzen ari diren instalazio baliokideko kideekin beren proiektua aurkezteko eta neutroien gaiaren inguruko ezagutza teknologikoak partekatzeko asmoz. Izan ere, partzuergo hau Europako Neutroien Espalazio Iturria hartuko duen Bizkaiko hautagaitzaren buru da. Hautagaitzak iragan astean Estatu Batuetako iturriarekin beren zientzialari-taldeen gaitasunak bateratzea adostu zuenez, ESS-Bilbao dagoeneko lankidetzan ari da munduko bi neutroien azpiegitura aurreratuenekin Europakoa eraikitzen denera arte.