Nextel S.A.-k ENEO Tecnología S.L. eskuratu eta segurtasuna finkatzearen aldeko apustua sendotu du

Nextel S.A.-k, telekomunikazioko zerbitzu eta informazioaren teknologien kudeaketan berezitutako ingeniaritza eta aholkularitzak, segurtasuna finkatzearen alde egindako apustua biziki sustatzeko asmoarekin eskuratu du ENEO Tecnología S.L., muturreko errendimendu eta konfiantzazko inguruetan dauden datu-sareetarako segurtasuna kudeatzeko software fabrikatzailea, egoitza nagusia Sevillan duena.

ENEO Tecnología S.L. konplexutasun teknologiko altuko merkatu batentzako soluzioak garatzeko xedearekin 2003an sortutako konpainia da, sare-azpiegitura aurreratuak finkatzen berezitua, azpiegiturok azkarrago, seguruago, fidagarriago eta kudeatzeko errazago bihurtzeko. Gainera, merkatuko aitzindari diren enpresekin dituen aliantzei esker, IBM eta Check Point, besteren artean, bateragarritasun altuko eta integratzeko errazak diren produktuak eskain ditzake.

Eskuratze garrantzitsu honek Nextel S.A.-ri bere IKT 360º soluzioa, ingeniaritza-proiektu globalak eskaintzen dituen zerbitzua alegia, osatzea ahalbidetzen dio. Hala, IKTak kudeatzeko planteamendu orokorra duen ISKS (Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema) bat heda daiteke informazioaren segurtasunari loturiko urrakortasun guztiak hautemateko nahiz negozioaren jarraitasuna bermatzeko gai diren aholkularien eskutik.

Ondorioz, ‘erabateko sekurizazioko’ soluzioei bide ematen zaie bezeroak behar dituen soluzio teknologikoak ezartze aldera, betiere merkatuko aliantza teknologikorik onenak irtenbide gisa erabiliz. Era berean, aukera dago kasuan kasuko aplikazioak neurrira garatzeko eta 24×7 ere izan daitekeen mantentze tekniko (CAU, LTZ, dei-zentroa) batekin proiektua bukatzeko.