Nola egin aurre osasun-larrialdiak elikaduraren sektorean izan duen eraginari?

Albisteak, Bizkaia

AZTI zentro teknologikoak, elikagaien industriako ordezkari eta erakunde garrantzitsuekin lankidetzan, web-mintegi egitarau bat antolatzen du krisiaren ondorioak arintzen lagunduko duten gakoak emateko

Andoni Luis Aduriz Eurotoques elkarteko presidentea eta Mugaritz jatetxeko sukaldaria, Imanol Echeveste Angulas Aguinagako horeca kanaleko zuzendaria eta Jesus Suárez Bankoako kontseilari delegatua dira, besteak beste, ekimenean parte hartuko duten hizlariak

Web mintegiak maiatzeko ostegunero izango dira, 10: 00etan, eta izena AZTIren webgunean ematea, doakoa da

Covid-19ak eragindako osasun-larrialdia erronka handia izan da elikagaien industriarentzat, banaketa-kanalentzat eta ostalaritza- eta jatetxe-sektorearentzat. Digitalizazioaren aldeko apustua egitea, merkataritza elektronikoa sendotzea eta finantzabideak berrantolatzea funtsezkoak izan daitezke egoera horri aurre egiteko.

Testuinguru honetan, AZTI itsas katean eta elikaduran espezializatutako zentro teknologikoak, elikaduraren sektorearekin lotutako ordezkari eta erakunde garrantzitsuekin lankidetzan, doako web-mintegien programa bat antolatu du, krisiaren ondorio negatiboak arintzen eta etorkizunari buruzko ziurgabetasuna murrizten lagunduko duten ideia berriak emateko.

“Programa honen helburu nagusia ezagutza-trukea sustatzea eta inspirazio-iturri izango diren, aukera-eremu berriak aurkeztuko dituzten eta krisi honek elikagaien balio-katean izango duen eragin negatiboa arintzen lagunduko duten ikuspuntuak ematea da”, esan du Adolfo Uriarte, AZTIko Balio zuzendari eta ekimen honen koordinatzaileak.

Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxeko sukaldari eta Eurotoques elkarteko presidentea, Imanol Echeveste Angulas Aguinagako horeca kanaleko zuzendaria, Jesus Suárez Bankoako kontseilari ordezkaria eta Patxi Lasaosa Bankoako nazioarteko negozio zuzendaria, dira sektorearen etorkizunari buruz duten ikuspegia partekatuko duten hizlarietako batzuk.

Maiatzerako, erakundeak honako gai hauek lehenetsi ditu: elikagai-enpresaren likidezia eta finantzaketa kudeatzeko formulak, horeka-sektorearen berreskurapenarako erronkak, e-commerce-aren garrantzia eta elikagai-enpresen digitalizazioari aurre egiteko gakoak, hornidura-katetik hasi eta kontsumitzaileekiko konexiora arte.

Saioak maiatzeko ostegun guztietan izango dira, 10: 00etan. Programa osoa kontsultatzeko eta izena emateko webgune honetara jo daiteke: https://www.azti.es/eventos.

Egitaraua

Maiatzak 7, osteguna. 10:00 h.

Covid-19: egoera, aukerak eta likidezia-aukerak

Jesús Suárez | Kontseilari Delegatua. BANKOA

Patxi Lasaosa | Nazioarteko Negozio Zuzendaria. BANKOA

Maiatzak 14, osteguna. 10:00 h.

Horeca-sektorearen susperraldia eta horrek elikagaien industrian duen eragina: erronkak eta aukerak.

Andoni Luis Aduriz | EUROTOQUESeko Presidentea

Imanol Echeveste | ANGULAS AGUINAGAko Horecako Zuzendaria

Maiatzak 21, osteguna. 10:00 h.

E.commerce, hazkundea eta finkapena: nola kudeatu eta enpresentzako eta banaketarako inplikazioak

Hizlariak konfirmatu gabe

Maiatzak 21, osteguna. 10:00 h.

Nola egin aurre elikagai-enpresen digitalizazioari: hornidura-katetik hasi eta kontsumitzaileekiko konexiora arte.

Hizlariak konfirmatu gabe

 

Partekatu

Beste berri batzuk