Nola finantza ditzaket I+G+B proiektuak?
CDTIko lantegia: tresnak eta programak
Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eskaintzen dituen I+G+B laguntzako tresnen aurkezpen-jardunaldietara gonbidatzen zaituzte Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak. Jardunaldiak data hauetan egingo dira:
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Urriaren 23an, 10:30etik 12:15era, 101 eraikina
Gaiak: ekonomia zirkularraren sektorea eta segurtasunaren sektorea
Urriaren 24an, 10:30etik 12:15era, eraikin nagusia
Gaiak: energiaren sektorea eta IKTen sektorea
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
Urriaren 25ean, 10:30etik 12:15era, eraikin nagusia
Gaiak: bioteknologiaren sektorea eta osasunaren sektorea
Jardunaldiak praktikoak izango dira nagusiki, eta CDTIk 2018rako erabilgarri dituen eta aurreikusten dituen tresna, deialdi eta berritasunak aurkeztuko dira. ETEentzako eta oinarri teknologikoko enpresentzako tresnei arreta berezia eskainiko zaie, baita hautatutako sektoreetako enpresek dituzten behar espezifikoei ere.
Elkarrizketa pertsonalak
Behin jardunaldia amaituta, CDTIko ordezkariarekin proiektuen ideiak kontrastatzeko aukera edukiko dute hala nahi duten enpresek.
Izen-ematearen hurrenkera zorrotza jarraituko da elkarrizketak esleitzeko
Jardunaldiaren aurreko egunean bukatuko da elkarrizketa pertsonala eskatzeko epea
Elkarrizketa bakoitzak 15 minutu iraungo ditu.