Nordic Walking-aren hastapenak ezagutzeko hitzordu herrikoia, Arabako Teknologia Parkean
Datorren larunbatean, azaroaren 22an, Nordic Walkingaren hastapenei buruzko jardunaldia egingo da Arabako Teknologia Parkean. Jende guztiarentzat izango da, eta, beste behin ere, Parkeak bere laguntza eskainiko du ekimena abiarazteko.
Nordic Walking Guneko antolatzaileen eskutik egunean zehar teknika ikasi ondoren, parte-hartzaileek bi ibilbide errazetan praktikatuko ahalko dute, euren adina eta sasoi fisikoa edozein izanda ere.
Ekintza horrez gain, Parkeak hainbat ekimen gauzatu ditu orain arte, bertako inguru bikaina herritarrei hurbilarazteko.
Ondoko estekaren bidez eman daiteke izena: http://www.nordicwalkinggunea.net/eventos/aspanafoha2014
Gainera, eta Arabako Teknologia Parkearen lankidetzari esker, doako autobusak egongo dira Vitoria-Gasteiztik eta makilak alokatzeko aukera ere bai.
Izen-emateekin bildutako diru guztia Minbizia duten Haurren Gurasoen Arabako Elkarteari (ASPANAFOHA) emango zaio.