Obesitatea eta hantura duen gibel koipetsua dauzkaten pazienteek COVID-19arekin infektatu ondoren arrisku handiagoa dute

Albisteak, Bizkaia

Paziente horietan ACE2aren -SARS-CoV-2-aren hartzaile zelularra- eta Tmprss2-aren -birusaren mintza zelularen mintzarekin batzeko bide ematen duen proteasa- adierazpen nahiko altua identifikatzen da

Azterlana Journal of Hepatology nazioarteko aldizkarian argitaratu da; dagokion arloan inpaktu gehien duen aldizkarietako bat da

Obesitatea eta hantura duen gibel koipetsua dauzkaten pazienteek COVID-19arekin infektatu ondoren arrisku handiagoa dute, oraintsu Journal of Hepatology aldizkarian argitaratu den azterlan batek ondorioztatzen duen bezala.

SARS-CoV-2-aren infekzioak eragindako COVID-19a azken urteotako pandemia nagusienetakotzat jotzen da. Espainian, COVID-19agatiko heriotza-tasa % 2-6 bitartekoa da, baina oraintsu argitaratu diren datuek erakusten dute COVIDagatiko infekzio larria izan duten pazienteen % 80k obesitatea dutela, Espainiako Obesitatearen Sozietateak (SEEDO) argitaratu duen azterlan baten arabera. Gainera, COVID-19ak eragindako sintomen espektro zabalaren barruan, pazienteen ehuneko handi batek gibeleko akatsen bat du.

Zaurgarritasun handiagoa infekzioaren kasuan

Esteatohepatitis ez-alkoholikoaren edo hantura duen gibel koipetsuaren gaixotasuna, zeinak hantura eta gibeleko fibrosia baititu bereizgarri, obesitatearekin dago lotuta, eta, munduan, 1.900 milioi pertsonarengan du eragina. Azterlanaren buru Ruben Nogueiras-en Molecular Metabolism laborategia da; Ruben Nogueiras Santiago de Compostelako Unibertsitateko Medikuntza Molekularraren eta Gaixotasun Kronikoen Ikerketako Zentro Bereziko ikertzailea da (CiMUS eta Obesitatearen eta Nutrizioaren Fisiopatologiako CIBERekoa-CIBEROBN). Eta Malu Martínez Chantar-en Liver Disease-k (CIC bioGUNE eta Gaixotasun Hepatiko eta Digestiboen CIBER (CIBEREHD) frogatu du obesitatea eta esteatohepatitis ez-alkoholikoa duten pazienteetan, ACE2aren -birusaren hartzaile zelularra- eta Tmprss2-aren -birusaren mintza zelularen mintzarekin batzeko bide ematen duena- adierazpen altuagoa identifikatzen dela. “Paziente horiek, beraz, birusa sartzeko makinaria oso eraginkorra dute, eta areagotu egiten da haien zaurgarritasuna, infekzioaren kasuan”, esan dute Nogueiras eta Martínez Chantar doktoreek. Azterlan horretan bertan identifikatu da birusa sartzeko makinaria hori ez dela hain altua obesitatea eta esteatosia (esteatohepatitisa baino estadio arinagoa) duten pazienteetan, ez eta obesitatea eta 2. motako diabetesa duten pazienteetan ere (gaixotasun horiek oso lotuta daude elkarri).

Lan hori Javier Crespo Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitaleko -IDIVAL- eta CIBEREHD-eko ikertzaileak eta Gema Frühbeck Nafarroako Unibertsitate Klinikako ikertzaileak, CIBEROBN-ek eta nazioarteko ikertzaileen partzuergo batek egin dute elkarlanean, eta Journal of Hepatology nazioarteko aldizkarian argitaratu da; dagokion arloan inpaktu gehien duen aldizkarietako bat da. Lan horren egile nagusiak honako ikertzaile hauek dira: Marcos F. Fondevila, María Mercado-Gómez, Amaia Rodríguez eta María J. González-Rellán

Partekatu

Beste berri batzuk