Object Mining sistemak adimen artifiziala erabiltzen du enpresen ospea neurtzeko
Ibérmaticako i3B Berrikuntza Institutuak Object Mining zerbitzua sortu du, zeinak automatikoki aztertzen baititu Interneteko bideo, audio eta testu edukiak enpresen eta antolakundeen onlineko ospea zehazteko. Plataforma hori Ampor21 eta Verbio enpresekin batera garatu da, eta SaaS –Software as a Service- gisa eskaintzen da.
Testuak soilik analizatzen dituzten orain arteko beste konponbideekin alderatuta, Object Mining sistemaren elementu berritzaile nagusia da gai dela ikus-entzunezko edukietako informazioa automatikoki erauzteko eta adimen artifizialeko sistemak erabiltzen dituela ahotsa eta irudiak ezagutzeko. Horri esker, posible da askoz modu zabalagoan aztertzea enpresek Interneten duten presentzia eta baita ere jakitea zeintzuk diren halako edukiekin lotutako datu subjektiboak.