Ohitura osasuntsuak Gipuzkoako Parkean

Gipuzkoa

Ómica jardunaldi-zikloaren hirugarren hitzaldia, RUNNING MIRAMON ekimenaren esparruan

IMG_3155“Elikadura aktiboa” izenburupean, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eman da Ómica zikloaren hirugarren hitzaldia, “Running Miramon” ekimenaren barruan.

Parkean kokatutako enpresetako langile ugarik parte hartu dute, eta enpresen aktibo nagusia –hots, pertsonak– zaintzeko ohitura osasuntsuak txertatzea izan da helburua. Hitzaldian, Arantxa Ezcurdiak gorputzaren funtzionamenduan oinarritutako elikadurako jarraibide egokiak aipatu ditu, baita osasuntsu eta modu orekatuan jaten ote dugun jakiteko zalantzarik ohikoenak argitu ere. Azkenik, kirola praktikatzen dutenen elikadura-beharrak asetzeko ahorakin idealak eta kantitate perfektuak zein diren jakinarazi du. Hala, ariketa fisikoa egin aurretik eta ondoren jan behar denari buruzko gomendio garrantzitsuak ezagutzera eman dira, errendimendu gorena lortzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk