Olabide Ikastola eta Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea Bikaintasunaren Europar Sarietan aintzatetsiak

Bizkaia

Olabide Ikastola kudeaketaren EFQMak urtero banatzen duen Bikaintasunari europar saria jaso zuen, bere bezeroei (sendi eta ikaslegoa) balioa eman eta euren pertsonen bitartez arrakasta lortzeagatik aintzatetsiak izanik.

Olabide Ikastolaz gain, Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea 2007an jada jasotako beste Finalista aitortza bat gaineratu zuen. Bi euskal erakunde hauekin batera, beste 11 europar erakunde aintzatetsiak izan ziren, Alemaniako Bosch edo Erresuma Batuko Siemens bezalakoak.

Patxi López Lehendakariak, Olabideko Zuzendaria den Iñaki Zubeldiari garaikurra eman ziona, kudeaketaren Bikaintasuna Euskadiko DNAren baitan dagoela azpimarratu zuen.

Hala nola, EUSKALITeko Presidentea, Txema Gisasolak, erakunde finalistei garaikurra eman ziena, bertaratu ziren mundu osoko 400 zuzendariei Euskadi bezalako ingurune bikainera hornitzaile, aliantza edota akordioak bilatzera etortzea animatu zien.

Olabide Ikastola bikaintasunaren ibilbidean denbora darama, zilarrezko Qa jaso zuen 2005ean eta urrezko Qa 2008an. Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea berriz, zilarrezko Qa izan zen 2003an eta urrezko Qa 2006an.

Emaitza hauekin, Euskadi, europar lurraldeen arteko empresa-kudeaketari sari gehien duena da, 23 aintzatespenekin azkeneko hamaika urtetan. Erakunde saritu gehien dituen lurraldea Espainia da 31rekin (23 Euskadikoak), Erresuma Batua 28rekin eta Alemania 26rekin.

Partekatu

Beste berri batzuk