AFMko 6 enpresa Stuttgarteko AMB 2010 azokan izan dira

 

AFM, Makina-erreminta elkarte espainiarrak antolatu eta ICEX, kanpo-merkataritzako institutuak babestuta, Euskadiko 6 enpresak hartu dute parte AMB 2010 azokan, Alemaniako Stuttgart hirian, 800 metro koadroko espazioan: Fagor Automation, GMTK, Danobat, Meco, MTE eta Soraluce.

 

Bertara joan diren enpresa hauez gain, beste 9 euskal enpresak ere hartu dute parte, Alemanian dituzten banatzaileen bidez.

AMB 2010 azokan 29 herrialdetako 1.343 enpresak hartu dute parte eta atzerriko enpresen partehartzeak gora egin du aurreko edizioarekin alderatuz. Adituen esanetan, makina-erreminta sektoreak urteko lehen sei hilabeteetan uste baino emaitza hobeak izan ditu Alemanian, herrialdea errekuperazio ekonomikoan sartuta dago eta honi esker Stuttgarreko azoka honek aurreikuspen onak utzi ditu bertaratu diren enpresen artean.