Ondoan-ek Gurutzetako Ospitaleko unitate mikrobiologiko bat klimatizatu du

Bizkaia

Instalakuntza elektromekanikoetan espezializatutako Bizkaiko Ondoan ingeniaritzak, Barakaldo udalerrian kokatutako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko mikrobiologia unitateko klimatizazio sistemen berritzea egin du

image_largeBizkaiko Zientzia eta  Teknologikoa Parkean  egoitza duen enpresak, laborategiak hartzen dituen eraikineko lehen solairuan dagoen mikrobiologia guneko instalakuntzen berritzearen ardura hartu du eta ekipo berrien kudeaketarako kontrola ere egin du.

Klimatizazio instalakuntzak, unitateko eginbeharrak egoki eta araudiak markatutakoari jarraiki burutze aldera, ingurune- eta higiene- baldintzak bermatzea du helburu.

Hori lortzeko, Ondoak-ek airea tratatzeko eta tenperatura eta hezetasuna bezalako kontrol parametroak baimendutako balioen barruan manten daitezen lortzeko UTA motako zenbait klimatizagailu instalatu ditu.

2007an egiten hasi zen Gurutzetako Ospitaleko laborategien eraikinak zazpi solairu ditu analisi kliniko eta hematologia, mikrobiologia eta anatomia patologikoaren adarretarako, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk