Orientazioa, Natura, Osasuna, Kirola, Dibertsioa

Albisteak, Bizkaia, Konpromisoa

Zamudio/Derioko Campusa lan egiteko toki bat izateaz gain, bere inguruko naturaz gozatzeko leku aparta ere bada. Horregatik, zenbait zirkuitu bultzatu ditugu honen zehar paseatzeaz gain, txoko berri eta apartak aurkitu, jolastu eta Parkea beste ikuspegi batetik ezagutu dezazun

 

Zamudio/Derioko campusean zenbait zirkuitu daude, zailtasunaren arabera sailkatuta eta oinez zein bizikletaz egitekoak.

Orientazioa kirol bat da eta, helburua, ahalik eta denbora laburrenean, kontrol‐puntuen bidez planoan markatutako ibilbidea egitea da. Iparrorratz baten laguntzarekin puntu batetik bestera ahalik eta ibilbide onena aukeratu behar da, bide batez Campusan ditugun bazterretaz gozatuz.

Lotura honetan informazio gehiago daukazu, eta planoa Zamudio/Derioko Campuseko Eraikin Nagusiko sarreran eska dezakezu.

 

 

Eta ibilbidea jolasgarriagoa egin nahi baduzu, baliza horietako batzuetaz baliatuz, Escape Room bat garatu dugu. Egia da kasu honetan “room” ez datorrela bat topatuko duzuenarekin, buru-hausgarri denak Parkeko bide eta zelaietatik egin beharko baituzue.  Gainera, bide batez, ibilbidea Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko eta Euskadiko Parke Teknologikoek horietan duten inpaktua ezagutzeko balioko dizu.

Zeren zain zaude? Hemen daukazu Escape-ibilbide honen ataria.

 

 

Parkean, ingurumen-balio handiko 87 espezietako 5.000 zuhaitz baino gehiago ditu.  Altxor txiki hau denon eskura jartzeko hiru ibilbide diseinatu eta zuhaitz bakoitzean bere inguruko informazioa duen plakatxoa ere jarri dugu.

Ibilbide hauen planoa Zamudio/Derioko Campuseko Eraikin Nagusiko sarreran eska dezakezu, edo lotura honetatik jaitsi.  Eta zuhaitzen informazio zehatzagoa nahi baduzu, hemen da.

Partekatu

Beste berri batzuk