Ospatu Gabonak zorion-txartel batekin

Araba

Lehen aldiz, Arabako Teknologia Parkeak abian jarri du ekimen hau: “Ospatu Gabonak zorion-txartel batekin”. Lehiaketaren helburua haurrek Gabonetako txartela marraz dezatela da, eta, bide batez, beren sormen gaitasuna areagotu dezatela.

Lehiaketan parte hartu nahi duten neska-mutilek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–      Parkeko langileen seme-alabak eta senideak izatea.

–      Adina: 5 urtetik 10 urtera (2012an beteak).

–      Zorion-txartelaren diseinua: eskuz margotuta egotea (margoak, argizariak, akuarelak, errotuladoreak, etab.); halaber, Parkeko logoa jasota utzi beharko du.

–      Txartelak emateko azken eguna: abenduak 14, 10:00etan.

Epaimahaikideak izango dira Parkeko zuzendaritza-taldea eta Victoria Fernández Mingorance artista.

Irabazleak bere erretratua jasoko du, sari gisa, Victoria Fernández Mingorance artistak berak margotutakoa. Sari-banaketarako festa bat antolatu dugu, parte-hartzaile guztiekin, eta opari zozketa izango da baita datorren abenduaren 15ean, 12:00etan, Parkeko Eraikin Nagusian

Partekatu

Beste berri batzuk