OSTEGUN HONETAN “PARKEA MUSIK FEST” DONOSTIAKO CAMPUSERA ITZULIKO DA, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOKO ENPRESETAKO PROFESIONALEK PARTE HARTZEN DUTEN HIRU TALDEREN EMANALDIAREKIN
Ekitaldia jende guztiarentzat irekita egongo da eta arratsaldeko 17:00etik aurrera egingo da Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campuseko Eraikin Nagusian
“Parkea Musik Fest” edizio hau girotuko duten hiru taldeak parkean dauden enpresetan lan egiten duten eta eszenatoki gainean beren talentu musikala erakutsiko duten kideek osatzen dituzte
Euskadiko Parke Teknologikoaren Donostiako Campusak “Parkea Musik Fest” ekimenaren edizio berria hartuko du irailaren 28an, ostegunean. Euskadiko Parke Teknologikoa elkarteak bultzatutako ekimena da, langileek sormenerako duten talentua ikusarazteko eta lan-espazioa esperientzia sozial eta kulturalei irekitako bizi-ekosistema bihurtzeko.
Ekitaldia Donostiako Campuseko Eraikin Nagusian egingo da. 17:00etan pop-rock ikuskizuna hasiko da. Saioa, indie eta soinu elektronikoen ukituarekin rock alternatiboko errepertorioa duen “Dukkha” taldearekin hasiko da; ondoren, “Legacy of the seas” taldeak bere metal sinfonikoko errepertorioa joko du; eta, azkenik, “Supernova noise” taldeak, bere indie-rock musikaz gozaraziko ditu bertaratzen direnak.
“Dukkha” taldeko partaideetako bat biomaterialak ikertzeko CIC biomaGUNE zentrotik dator; “Legacy of the seas” taldeko partaideak, berriz, adimen artifizialeko teknologietan ikerketa aplikatuan espezializatutako Vicomtech zentrotik eta, Ziberkrimenaren aurkako Teknologien Garapenerako Europako EACTDA Elkartetik datoz. “Supernova noise” taldeko partaide batzuk Izar garatu duen Deneb Medical start-up-ek datoz. Izar, zehaztasuna, aurreikusgaitasuna eta trinkotasuna eskainiz kirurgietan laguntzen duen estazio kirurgiko eraginkorra da.
Ekitaldian zehar Parkeetako langileentzako kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak egingo dira eta lehenengo 200 edariak doan zerbitzatuko dira.
Parkea Musik Fest “Parkerako erronka bat” programatik sortutako ekimena da. Duela sei urte abiatu zen, eta zortzi edizio egin dira Donostiako, Zamudio/Derioko, Vitoria-Gasteizko eta Leioako Campusetan.
Aurtengo edizioa maiatzean hasi zen, Zamudio/Derioko Campusean egin zen eta 4 taldek parte hartu zuten lehen saioarekin. Azpimarratzekoa da edizio honen arrakastaren ondorioz, “Parkea Musik Fest-eko ostegunak” izeneko aparteko bi saio egin behar izan zirela, eta horietan beste 6 taldek parte hartu zutela. Maiatzaren amaieran Parkea Musik Fest saioa Gasteizko Campusean egin zen.
Aurreko edizioetan bezala, ikus-entzuleek gogo biziz erantzun dute enpresetako profesionalek ez ezik, familiek eta zuzeneko musikaren zaleek –geroz eta gehiago– ere parte hartzen duten ekimen horren aurrean.