
Lizentzia eta ikerketa akordio horren arabera, OWL eta Galmed enpresak lankidetzan arituko dira Aramchol produktuaren IIb ikerketa fasean (ARREST) test ez inbaditzaile bat garatzeko. Test horrek bio-markagailu metabolomiko bakarrak izango ditu eta eurei esker posible izango da Aramchol-en erantzun terapeutikoa aurreikustea. Aramchol ahotik hartzen den eguneroko tratamendu bat da, Esteatohepatitis ez alkoholikoa (edo NASH, bere ingelesezko akronimoz) osatzea helburu duena.