Gidaririk gabeko ibilgailuak: PRT Miramón, STA sariaren finalista

Gipuzkoa

Sektoreko profesionalek teknologia berriaren garrantzia aitortu dute

coche sin conductor TecnaliaObjektuen urruneko kontrolari ohituta dauden arren, gizarteak eta profesionalek interesa izaten jarraitzen dute gidaririk gabeko ibilgailuetan. Izan ere, mugikortasun seguruko kontzeptu berria, eraginkorra eta erabiltzaileentzako erosoa garatzeko gai dira ibilgailu horiek.

Interes hori dela-eta, Bartzelonako Automobilen Nazioarteko Erakustazokak (SIAB-2015), Automobilgintzako Teknikarien Elkartearekin (STA) batera, hainbat sari ematen ditu erakusketak dirauen bitartean. Aurten, PRT Miramón proiektua izan da finalista. TECNALIAk, Novadays-ek eta CGIk gauzatu dute proiektua, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du INNPACTO programaren barruan. Izendapen horri esker berriz ere babesa eman zaio pertsonen garraio-sistemen arloan aurrera egiteko bideari, alegia, dela ingurumena dela norbanakoen zein ondasunen segurtasuna orain arte baino gehiago errespetatzen dituen kontzeptu bati.

Proiektua “My Car” kategorian lehiatu zen, mugikortasunaren alorrean pertsonengan eta erabiltzaileengan eragin zuzena duten proiektu eta soluzioekin batera. Talde teknikoak ahalegin berezia egin du arlo horretan, hain zuzen. Horretarako, telefono mugikorraren bidez erabil daitekeen komunikazio-plataforma erosoa sortu, pertsonen joan-etorriak erabat seguruak izan daitezen beharrezko informazioa bermatzen duena. Maniobren automatizazioa eta inguruko informazioaren kudeaketa izan dira lanaren beste giltzarrietako batzuk.

Hautatutako ibilgailu elektrikoa hiri-barruan ibiltzeko egokia da, parametroak hiri-inguruei egokitzen baitzaizkie. Gainera, ibilgailuak bestelako funtzionalitateak ere baditu, hala nola platooning-a edo errepide-trenak, soluzioaren aukerak eta erabileraniztasuna areagotzeko.

Ibilgailu autonomoak eta euren garapen teknologikoa I+Garen erronka dira, eta TECNALIAk lehentasuntzat hartzen ditu pertsonen mugikortasunerako gauzatu duen kontzeptuan.

Partekatu

Beste berri batzuk