Pablo Montes, Ameriketako Estatu Batuetako AR Racking-eko zuzendari berria

Albisteak, Bizkaia

Ameriketako Estatu Batuetan duen presentzia indartzearen aldeko apustu argia eginez, AR Rackingek Pablo Montes izendatu du Ipar Carolinako Charlotten duen filial iparramerikarreko zuzendari kudeatzaile berri

Montesek ibilbide luzea egin du AR Racking-en, non azken hamahiru urteetan zuzendari teknikoaren kargua bete duen. Izendapen berri horrekin, bultzada eta estaldura handiagoa emango zaie AEBko proiektuei. Merkatu horretan, AR Rackingek bere estrategia indartu du, duela hilabete batzuk Ipar Carolinan bulegoa irekiz, eta batez ere biltegiratze-proiektu handiak gauzatzera bideratuta dago.

“Erronka konplexua da, zalantzarik gabe, bere berritasunagatik eta herrialdearen eta merkatuaren ezaugarriengatik, baina nazioarteko esperientzia egiaztatua dugu, eta horizonteak zabaltzeko egitura sendo eta fidagarria du”, adierazi du AEBetako AR Racking-eko zuzendari kudeatzaile berriak. Etapa profesional berri honetan, Montesek bere ikuspegi estrategikoa, talde-kudeaketa, produktuaren ezagutza eta AR Racking-eko zuzendaritza-postuetan duen esperientzia baliatuko ditu.

Ar Racking-ek 60 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia komertziala, bulego propioak ditu Europako eta Latinoamerikako merkatu nagusietan, eta banaketa-sare zabal bat ere badu, zeinarekin estuki lan egiten baita edozein enpresaren biltegiratze-beharrei erantzuteko. Estatu Batuetako merkatura irekitzea AR Racking-en nazioarteko izaeraren beste adibide bat da, haren esportazio-tasa % 85 ingurukoa baita.

Partekatu

Beste berri batzuk