Papera eta tinta elektrizitatea eroateko
Cidetec ikerketa-zentroa ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten zirkuitu elektronikoak garatzeko proiektu europar bat koordinatzen ari da
Elektrizitatea eroateko alternatiba ekologikoagoak aurkitzeko asmoz, Cidetec Surface Engineering euskal ikerketa-zentroa Innpaper proiektu europarra lideratzen ari da. Paperean fabrikatutako gailu elektrikoen diseinua da ekimen honen xedea, eredu iraunkorragoetara jo ahal izateko.
Europa osoko 15 bazkide dituen proiektu honek 7,5 milioiko aurrekontua du eta joan den astean abiatu zen, hiru urte eta erdiko iraupenaz.