Parke Teknologikoen Sareak aholku eman dio Kolonbiari
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza-hitzarmena sinatu du Kolonbian dagoen Santanderreko Unibertsitate Industrialarekin. Horren xedea, Kolonbian finkatutako lehenengo Teknologia Parkea izango litzatekeenari laguntza teknikoa eskaintzea da. Bizkaiko eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendariek, Txaber Ourok eta Jokin Telleríak, hurrenez hurren, eta Idom enpresaren aholkulari Antonio Fernándezek osatzen dute ordezkaritza eta Kolonbian misio bat gauzatu dute parte hartzen dutenekin biltzeko asmoz.